ZERBITZUAK

Erreforma- edo eraikuntza-proiektuetako prozesu guztiaz edo zuk behar duzun zatiaz arduratzen gara

Eraisketa

Etxebizitzen eta lokalen barruko eraiste integralak eta partzialak egiten ditugu, eta hondakinak kudeatzen ditugu.

Igeltserotza eta pladurra

Pladurreko talde batekin, etxeko igeltserotzaz eta sukaldeko eta komunetako alikatatuaz arduratzen gara.

Bereizketa

Espazioak bereizten eta egokitzen ditugu, eta haien salerosketan aholkuak ematen ditugu.

Erreformak

Espazioak sortu eta eraldatzen ditugu, erreforma integralen bidez zein erreforma partzialen bidez.

Errehabilitazioa eta eraginkortasuna

Oztopo arkitektonikoak kentzen ditugu eta hobekuntzak ezartzen ditugu eraikinen eta etxebizitzen eraginkortasun energetikorako.

Estrukturak

Etxebizitzen eta eraikinen egiturazko segurtasuna lantzen dugu, eraikuntzako patologietan adituekin.

Mantenua

Industria- eta zerbitzu-eraikinen barrualdea kontserbatzeko neurriak ezartzen ditugu.

Eta dena errezagoa izan dadinhonako hauek ere eskaintzen ditugu:

Tramitazioa

Obrarekin zerikusia duten lizentzia mota guztiak eskatzen ditugu lortu arte eta jarraipena egiten dugu.

Diseinua

Bisatu-proiektuak egiten ditugu, etorkizunean zure espazioa nola geratuko den ikus dezazun.

Gremioen koordinazioa

Koordinazioan adituak gara. Profesional askorekin harreman zuzena dugu.

Dirulaguntzak

Dirulaguntza edo laguntza publikoei buruzko aholkuak ematen ditugu, bai banaka, baita taldeka ere.

Aholkularitza teknikoa

Zure ideiak eta beharrak proiektu bakoitzetan gehitzen ditugu, gure ustez komenigarriak diren hobekuntzak eginez.

Finantziazioa

Finantzaketa-modu desberdinak eskaintzen ditugu, inolako kosturik gabe, banketxeekin lankidetzan.

Idatzi zure ideia edo eskatu zure aurrekontua konpromisorik gabe

Harremanetarako